2010(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

Tertulia Dialogikoak

Irakurmena lantzeko proposamen benetan interesgarria eta eraginkorra da tertulia dialogikoena. Zertan datza? Bada, taldean erabakitzen da zein liburu irakurri eta partaide guztiek honako hiru konpromezu hauek hartzen dituzte:
  • Adostutako orri kopurua hurrengo saiorako irakurrita izatea,
  • irakurritako ataletik pasarte bat gutxienez aukeratzea, tertulian bertan besteekin konpartitzeko, eta
  • aukeraketaren arrazoiak besteei azaltzea.
Hain erraza eta hain eraginkorra; izan ere, denok gaude irrikitan besteek zer aukeratu duten jakiteko, eta norberak aukeratu duen pasarte bera beste pertsona batek ere aukeratzen duenean halako sorpresa izaten da jakitean bere arrazoiak eta nireak desberdinak izanik bioi "heldu" zaigula adierazpen bera...

Gure eskualdeko zenbait ikastetxeetan urteetan ari dira tertuliak egiten eta bai irakasleek baita ikasleek eta haien familiartekoek ere oso positibotzat baloratzen dute.
Proposamen honi buruz informazio gehiago nahi izatekotan irakurri dezakezu dokumentu hau.

2010(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

Zer dira Buruzko Mapak?


"Mind Map" , gaztelaniaz "Mapas Mentales", Tony Buzan-ek proposaturiko esamoldea da zera definitzeko: pentsamenduak antolatzeko eta buruko gaitasunak ahalik eta gehien erabiltzeko analisi metodo bat.
Interesgarria dirudi, ezta?

Bada, teknika interesgarri bezain erabilgarri honen oinarriak ezagutzeko dokumentua helbide honetan eskura dezakezue. Liburuxka labur eta argi baten teknika azaltzen du eta ariketak proposatzen ditu.

Zinez erabilgarria, bai norberaren kontu pertsonaletarako baita, zer esanik ez, ikasleekin.

Ongi etorriak!

Zerbitzu berria abian jartzen ari naiz, blog bidezko aholkularitzarena hain zuzen. Blog honen bitartez Berritzegunean nire eskuetan dauden berriak, materialak, informazioak... zabaldu eta konpartitu nahi ditut ahalik eta irakasle gehienengana heltzeko. Nire konpromisoa da blog-a aldiro aldiro gaurkotzea da eta zuoi eskatzen dizuedana da zuon iritzi, iradokizun, uste, ideia edota ikuspuntuen berri ematea.
Nire itxaropena da hemendik aurrera jarriko ditudan post-etatn zuon komentarioak irakurtzea.
Aldez aurretik eskerrik asko!