2010(e)ko uztailaren 13(a), asteartea

Irakurmena


Leer.es Espainako hezkuntza Ministerioaren ekimenez egindako webgunea da, irakurmena bultzatzeko. Atal desberdinak ditu, parte hartzeko aukera ere ematen du eta Erkidego Autonomoetako materialak aurki daitezke bertan.
Familien sailean zenbait ideia har daitezke gurasoei informazioa helarazteko.
Irakasleen atalean material asko dago, teorikoa eta praktikoa, irakurmena lantzeko bai hizkuntza arloetan baita gainontzekoetan ere.
Oso interesgarriak dira azaltzen diren edukiak,...BAINA, berriz ere, euskarak hutsaren ondorengo tokia du bertan: tituluetan baino ez eta akats ortografiko eta guzti!!!
Interesaz jarraituko dugu atari hau, ea berandu baino lehen edukiak jasotzeko erabili dituzten irizpide zorrotz eta egokien parekoak erabiltzen dituzten hizkuntzen trataerarako.

2010(e)ko ekainaren 29(a), asteartea

2010(e)ko martxoaren 26(a), ostirala

Geografia ikasten laguntzeko tresna oso erabilgarria dugu hauxe. Mapa asko eta asko dauka eta jolas modura aurkeztutako birpaso ariketak; hala nola, hiriburuak kokatu, herrialdeak kokatu edota izendatu, ibaiak zein mendiak kokatu...

Ariketa egin bitartean laguntzak opatzen ditu, nahi izatean, eta bukatzean txostena agertzen da: zenbat asmatu duzun lehengoan, zenbat bigarrenean... eta lortutako puntuak guztira.

Eskertzekoa da, gainera, euskaraz erabili ahal izatea.

2010(e)ko martxoaren 15(a), astelehena

Euskaraz jolasteko


Euskarazko irakaskuntza eta bitarteko digitalen eremuan izugarriak dira azken urteotan Maite Goñik egindako ekarpenak, bisitaldia merezi duen gunea da euskaljakintzarena, duda barik!
Oraingo honetan zer asmatu eta "pasapalabra", euskaraz "hitzpasa", on-line jolasteko aplikazioa!

2010(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

Irakurtzea zertan den


Nazioarteko PIRLS ebaluazio egitasmoak bere 2006ko txostena aurkezten du, Espainako datuak azalduz. Txosten honetan biltzen diren datuez gain beste aspektu interesgarri asko dago, besteak beste:
  • Irakumenaren deskribapena, definizio zehatza eta xehe-xehe eginda berba bakoitzaren esanahia.
  • Ulermenean eragina duten prozesuen azalpena.
  • Irakurketaren helburuak eta testuinguruak.
  • Emaitzekin erlazionatutako faktoreen artean irakas jardunari dagozkienak bereziki.
  • ...
Irakurgai interesgarria eta argigarria, benetan.

2010(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

Eta blog-a zertarako erabili klasean?


Orain gutxi asko denok ikasten ari garela blog-ak egiten iruditzen zait badela garaia planteatzeko ikasgelan zer erabilera eman dakieken, ezta?
Niri pare bat ideia datozkit burura, nola erabiliko nukeen...
  • Bada, ikasleek irakur eta idatz dezaten bertan, eta gure eskualdeko irakasle batek, Etxebarriko San Antonioko 6.mailako tutoreak horrela erabiltzen du, ikasleen gelako koadernotzat.
  • Beste aukera bat da irakasleak idaztea eta bertan kokatzea material osagarria, ariketak edo galdera sortak ikasleek osatzeko, ikasleen lanak... horrelaxe erabiltzen du Gandasegiko 5.mailako tutorea.
  • Ikasgelako blog-ak eduki ditzake ikasle guztien blog pertsonalekiko loturak, horrela ikasleek euren espazio propioa osatzen doaz. Horrelaxe egiten du Arrigorriagako Goi Zikloko irakasleak.
Ideia gehiagorik? Estimatuko nuke beste esperientzien berri ere izatea, komentarioren bat utzi nahi?