2010(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

Irakurtzea zertan den


Nazioarteko PIRLS ebaluazio egitasmoak bere 2006ko txostena aurkezten du, Espainako datuak azalduz. Txosten honetan biltzen diren datuez gain beste aspektu interesgarri asko dago, besteak beste:
  • Irakumenaren deskribapena, definizio zehatza eta xehe-xehe eginda berba bakoitzaren esanahia.
  • Ulermenean eragina duten prozesuen azalpena.
  • Irakurketaren helburuak eta testuinguruak.
  • Emaitzekin erlazionatutako faktoreen artean irakas jardunari dagozkienak bereziki.
  • ...
Irakurgai interesgarria eta argigarria, benetan.

2010(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

Eta blog-a zertarako erabili klasean?


Orain gutxi asko denok ikasten ari garela blog-ak egiten iruditzen zait badela garaia planteatzeko ikasgelan zer erabilera eman dakieken, ezta?
Niri pare bat ideia datozkit burura, nola erabiliko nukeen...
  • Bada, ikasleek irakur eta idatz dezaten bertan, eta gure eskualdeko irakasle batek, Etxebarriko San Antonioko 6.mailako tutoreak horrela erabiltzen du, ikasleen gelako koadernotzat.
  • Beste aukera bat da irakasleak idaztea eta bertan kokatzea material osagarria, ariketak edo galdera sortak ikasleek osatzeko, ikasleen lanak... horrelaxe erabiltzen du Gandasegiko 5.mailako tutorea.
  • Ikasgelako blog-ak eduki ditzake ikasle guztien blog pertsonalekiko loturak, horrela ikasleek euren espazio propioa osatzen doaz. Horrelaxe egiten du Arrigorriagako Goi Zikloko irakasleak.
Ideia gehiagorik? Estimatuko nuke beste esperientzien berri ere izatea, komentarioren bat utzi nahi?