irakurmena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
irakurmena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010(e)ko uztailaren 13(a), asteartea

Irakurmena


Leer.es Espainako hezkuntza Ministerioaren ekimenez egindako webgunea da, irakurmena bultzatzeko. Atal desberdinak ditu, parte hartzeko aukera ere ematen du eta Erkidego Autonomoetako materialak aurki daitezke bertan.
Familien sailean zenbait ideia har daitezke gurasoei informazioa helarazteko.
Irakasleen atalean material asko dago, teorikoa eta praktikoa, irakurmena lantzeko bai hizkuntza arloetan baita gainontzekoetan ere.
Oso interesgarriak dira azaltzen diren edukiak,...BAINA, berriz ere, euskarak hutsaren ondorengo tokia du bertan: tituluetan baino ez eta akats ortografiko eta guzti!!!
Interesaz jarraituko dugu atari hau, ea berandu baino lehen edukiak jasotzeko erabili dituzten irizpide zorrotz eta egokien parekoak erabiltzen dituzten hizkuntzen trataerarako.

2010(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

Irakurtzea zertan den


Nazioarteko PIRLS ebaluazio egitasmoak bere 2006ko txostena aurkezten du, Espainako datuak azalduz. Txosten honetan biltzen diren datuez gain beste aspektu interesgarri asko dago, besteak beste:
  • Irakumenaren deskribapena, definizio zehatza eta xehe-xehe eginda berba bakoitzaren esanahia.
  • Ulermenean eragina duten prozesuen azalpena.
  • Irakurketaren helburuak eta testuinguruak.
  • Emaitzekin erlazionatutako faktoreen artean irakas jardunari dagozkienak bereziki.
  • ...
Irakurgai interesgarria eta argigarria, benetan.

2010(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

Tertulia Dialogikoak

Irakurmena lantzeko proposamen benetan interesgarria eta eraginkorra da tertulia dialogikoena. Zertan datza? Bada, taldean erabakitzen da zein liburu irakurri eta partaide guztiek honako hiru konpromezu hauek hartzen dituzte:
  • Adostutako orri kopurua hurrengo saiorako irakurrita izatea,
  • irakurritako ataletik pasarte bat gutxienez aukeratzea, tertulian bertan besteekin konpartitzeko, eta
  • aukeraketaren arrazoiak besteei azaltzea.
Hain erraza eta hain eraginkorra; izan ere, denok gaude irrikitan besteek zer aukeratu duten jakiteko, eta norberak aukeratu duen pasarte bera beste pertsona batek ere aukeratzen duenean halako sorpresa izaten da jakitean bere arrazoiak eta nireak desberdinak izanik bioi "heldu" zaigula adierazpen bera...

Gure eskualdeko zenbait ikastetxeetan urteetan ari dira tertuliak egiten eta bai irakasleek baita ikasleek eta haien familiartekoek ere oso positibotzat baloratzen dute.
Proposamen honi buruz informazio gehiago nahi izatekotan irakurri dezakezu dokumentu hau.