
Orain gutxi asko denok ikasten ari garela blog-ak egiten iruditzen zait badela garaia planteatzeko ikasgelan zer erabilera eman dakieken, ezta?
Niri pare bat ideia datozkit burura, nola erabiliko nukeen...
- Bada, ikasleek irakur eta idatz dezaten bertan, eta gure eskualdeko irakasle batek, Etxebarriko San Antonioko 6.mailako tutoreak horrela erabiltzen du, ikasleen gelako koadernotzat.
- Beste aukera bat da irakasleak idaztea eta bertan kokatzea material osagarria, ariketak edo galdera sortak ikasleek osatzeko, ikasleen lanak... horrelaxe erabiltzen du Gandasegiko 5.mailako tutorea.
- Ikasgelako blog-ak eduki ditzake ikasle guztien blog pertsonalekiko loturak, horrela ikasleek euren espazio propioa osatzen doaz. Horrelaxe egiten du Arrigorriagako Goi Zikloko irakasleak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina